Producto añadido a la cesta

Krokodilo, Jirafa Eta Egundoko Sorpresa

Egun arrunt bat izan zitekeena abentura zirraragarri bihurtuko da Jirafa eta Krokodiloren familiarentzat. Soka misteriotsu batek egundoko sorpresarekin amaituko den bidaiaren ibilbidea marraztuko du. Daniela Kuloten liburu honen izenburuak jada iragartzen digu lehen orrialdetik irakurleen jakin-mina piztuko duen amaiera, enigma bat proposatzen baita, itxuraz etxeko txikienen konplizitatearekin. Krokira eta Raffoloren parte-hartzeak islatzen du afektuek eta emozioek opari materialen gainetik dauden familia honetan haurrek duten protagonismoa. Ibaia zeharkatuta, mendian gora, hiriko teilatuen gainetik hegan eta bere kaleetan barrena, txangoarekin bat egingo duten zenbait lagun agurtzeaz gain -ahatea, muxarra, zozoa…-, esperientzia berriak biziko dituzte eta txikiek helduen laguntza beharko dute zenbait trebezia praktikatzerakoan. Euskarara itzulitako «Krokodilo txikia maitemindu da» eta «Krokodilo txikia, jirafa altua eta neurri kontuak» lanen ondotik, bildumaren jarraipenak tolerantziaren eta aniztasunarekiko errespetuari buruzko istorioak ekartzen jarraitzen du, animalia gizatiartu kutun eta dibertigarrien bidez. Proposamen estetikoari dagokionez, irudi koloretsuak eta pertsonaien adierazkortasuna nagusi izaten jarraitzen dute. Horretaz gain, lehenengo orrialdetik perspektiba zabalak eskaintzen dira, eta horrek errelatoaren dinamismoa indartzen duten aldibereko ekintzen errepresentazioa ahalbidetzen du.

Formato:TAPA DURA

Nº páginas:32

Medidas:300x230 mm

Idioma:Euskera

Materia:Lit. Inf. Hasta 5 Años

Código de referencia: 9788491723158

16,50

Compartir
fa-facebook-square.png fa-x-twitter-square.png fa-pinterest-square.png fa-whatsapp-square.png fa-envelope-square.png
Código de variante (SKU) Stock
9788491723158 1

Configuraciones logísticas mediante las que puede ser enviado este producto

  • Servicios de transporte de "Correos"

Opiniones

0 opiniones

Contacto

  • NIF: 14556561E
  • Librería Eurolibro
  • Pérez Galdós, 2, Bilbao 48010 España

¿Dónde estamos?

  • Pérez Galdós, 2 Bilbao 48010 España
Loading...